Programea aisialdiko jardueretatik harago doa episode artwork

EPISODE · Jul 27, 2026

Programea aisialdiko jardueretatik harago doa

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Gorabideko erabiltzaile talde batek San Mames eta Athletic Museoa bisitatu dauz gaur, alkarteak udarako antolatutako oporretako programearen barruan. Egun bateko urteeren egitarauaren parte izan da jarduerea, eta aisialdiaz harago, adimen desgaitasuna daben pertsonen gizarte-partaidetza eta presentzia inklusiboa sustatzea dau helburu. Aurten, Gorabidek zortzi eguneko 13 bidaia eta Bizkaian zehar antolatutako 24 eguneko urteera eskainiko deutsez 282 erabiltzaile eta 113 boluntariori. Eider Pertika Gorabideko aisialdi arduradunak azaldu dauenez, programea aisialdiko jardueretatik harago doa, eta parte-hartzaileen autonomia, inklusinoa eta komunidadeko parte-hartze aktiboa indartzea dau xede. San Mameseko bisiteaz gain, udako egitarauak beste hainbat jarduera be jasotzen dauz, halan zelan, itsasadarrean itsasontziz ibiltea, Getxoko kostaldean bela jarduereak egitea, Salburuako hezeguneak edo El Pobal Burdinola bisitetea, eta Santander edo Laredorako txangoak. Paule Maguregi monitoreak nabarmendu dau horrelango urteeren atzean prestaketea handia dagoala, jarduera guztiak parte-hartzaile bakotxaren beharretara egokitzeko. Helburua esperientzia segurua ez eze, aberasgarria be izatea da, parte-hartzaileek ingurune barriak ezagutu eta gizarteko espazio publikoetan modu naturalean parte hartu daien.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 27, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Programea aisialdiko jardueretatik harago doa

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 27, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!