Trenbideko xiringa episode artwork

EPISODE · Oct 27, 2025 · 2 MIN

Trenbideko xiringa

from New Yorkeko munduak

Xiringa bat ikusi dut trenbidean botata, 116 kaleko geltokian. Segituan, burura etorri zaizkit haurtzaroko irudiak, heroinaren garaiko nekeak, hiesaren itzal luzea. Gertuko jendea, galtzen, desagertzen. Estatu Batuetan adikzio arazo handia dago. Albisteetan ageri da armada Venezuelako batelak hondoratzen. Arazoa gerra baten moduan konponduko balitz bezala, indarkeriaren bitartez, irabazle eta galtzaileekin. Baina New Yorken, zorionez, bestela ikusten da kontua. Hemen, pertsona dago erdigunean. Kartelak daude kaleetan, baina ez drogaren aurkakoak –droga, hainbeste gauza bere baitan hartzen duen hitza–. Ez; adikzioan jartzen dute arreta. “Adikzioa gaixotasuna da”, diote pantailek. Eta ondoko mezuak ematen: erraza da norbait epaitzea. Zaila, ordea, adikziotik ateratzea. Kanpainak aurreiritzien aurka egiten du, gizarteari begietara begiratuz, tabuetan galdu gabe. Liburu bat baloratuko zenuke soilik azala ikusita?, dio beste afixa batek. Liburua irakurri egin behar da. Adikzioaren atzean pertsona bat dago. Beste edozein bezalako pertsona bat: familia izango du, lagunak, ametsak eta esperantzak. Tratatu ezazu, beraz, pertsona bat bezala. Horretan nengoela, sartu da geltokira trena. Bagoiek estali dute xiringa –ez al ditu gizarteak ere bere bekatuak ezkutatzen?–, eta barrura sartu naiz, etxera bidean.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Oct 27, 2025

Embed this episode

NOW PLAYING

Trenbideko xiringa

0:00 2:51

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of New Yorkeko munduak?

This episode is 2 minutes long.

When was this New Yorkeko munduak episode published?

This episode was published on October 27, 2025.

Can I download this New Yorkeko munduak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!