Skip to content
Udalak ikerlari ondarrutarrak isilean egindako lana bistaratu eta herriari erakutsi gura izan deutso, zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko episode artwork

EPISODE · May 21, 2026

Udalak ikerlari ondarrutarrak isilean egindako lana bistaratu eta herriari erakutsi gura izan deutso, zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Ondarroako Udalak 2026ko Antxoa egunean Zidarrezko Antxoa saria emon deutso Iker Badiola Etxaburu ikerlari, biologo eta dibulgatzaileari. Badiolak urteak daroaz minbiziaren ikerketan lanean, batez be, gibeleko metastasien inguruan. Eta dibulgazinoan be buru-belarri dabil. Aitortza hunkituta jaso ebala esan deusku, "emozino handiko eguna" izan zala, eta saria bera baino, horrek zientziari emoten deutson balioa nabarmendu gura izan dau ikerlari ondarrutarrak. "Bizi dogun garai honetan, zientzia hainbeste ezbaian jartzen dana eta, erakunde publikoen partetik behar da bultzada hori" azaldu dau Iker Badiolak. Gaur egun Iker Badiola EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria da. Orain dala 15 urte sortu zan erakunde hau, espazio publikoan kultura zientifikoa bultzatzeko eta ikusi eragiteko. Badiola Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsidade eta Barrikuntza sailburua ordezkatu eban. 2001ean EHUn Biologia Zientzietan lizentziatua eta 2007an doktorea, Badiolak eskarmentu handia dauka bai ikerketan bai dibulgazinoan. Hainbat artikulu zientifiko eta liburu idatzi dauz. 2006. urtean ikertzaile gazte onenaren saria jaso eban, eta 2019an Galiziako Errege Akademiaren Ernesto Viéitez saria irabazi eban gibeleko metastasiaren aurkako terapia bat garatzeagaitik. Egonaldiak egin dauz atzerriko unibertsidadeetan, esaterako, Kopenhage eta Torontoko unibertsidadeetan. Metastasiaren kontrako terapietan be lan egiten dau EHUko Signaling Lab ikerketa-taldean. Horrez gain, bere dibulgazino-lana minbiziaren kontrako ikertzaile lanagaz eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultadeko irakasle lanagaz buztartzen dau. Eta Zientziaren Giltzak kolektiboko kide be bada.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 21, 2026

Embed this episode

Ready to play

Udalak ikerlari ondarrutarrak isilean egindako lana bistaratu eta herriari erakutsi gura izan deutso, zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on May 21, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!