WESTWORLD #1. denboraldia
from TELESAILAK
Michael Crichtonek 1973an pantaila handian islatu zuen eta egun Jonathan Nolanek telesailgintzaren unibertso emankorrean aberastu du. WESTWORLD parekorik ez duten torloju konplexuz osaturiko obra aparta da, ingeniari finen zehaztasuna, eta arkitekto gorenen irudimena baliatzen dituen istorio gozagarria. Telesail adimentsua da inolaz ere, esanahi ezkutuak interpetatzeko ikusleek modu aktiboan hauteman beharrekoa. Erantzun bakoitzak, hamaika galdera berri sorrarazi dizkigu, eta honen erakusle dira denboraldi amaierako ezusteko iraultza dramatikoak, istorioak osotasunean duen zentzua goitik behera birpentsatzeko beharra eragin digutenak Datozen urteetan ere maila gorena mantentzeko osagaiak dituen obra da, zalantzarik gabe.
Embed this episode
No transcript yet.