EPISODE · Jan 1, 2015
YMAREN AMETSA, Thomas Meehan
from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezade
Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere. Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Anfitrioi lana ez da ez batere erraza batzuetan, eta halaxe erakusten digu gaurko ipuintxoak. Baina lasai, izenburuak dioen bezala, ametsa besterik ez da. Urte berriko lehen egun honetan, barre egin dezagun apur bat elkarrekin Thomas Meehan-en “Ymaren ametsa” txantxa-ipuinarekin. Itzultzailea: Ana Morales ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA* Abestiak: «2 to 2» «4 or 5» «Acehole» «Admirat» «Broadway Nite Lites-I Wanna Be Loved» * Musika hau Internet Archiven gordeta dagoen Free 20s Jazz Collection albumetik aterea da.
NOW PLAYING
YMAREN AMETSA, Thomas Meehan
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.