Skip to content

Xerezaderen Artxiboa

by Xerezade

Munduko literaturarik onena euskaraz irakurria: ipuinak, poemak, testu ez-fikziozkoak...

From the show's RSS feed, refreshed Sep 4, 2025. Source feed.

Subscribe Bookmark

Episodes

  1. MARI GIZEN, Guy de Maupassant

    Xerezade isilago ibili da azken aspaldion, eta gaur, aurreko isilunea apur bat berdintzeko, XIX. mendeko ipuingile handienetako baten istoriorik famatuenarekin gatoz: «Mari Gizen», Guy de Maupassantena. Autoreak bi ataletan argitaratu zuen lehenengoz ipuin hau, eta guk ere bi zatitan emango...

  2. "Hau ura da", David Foster Wallace

    ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ Izan al duzu inoiz zeu protagonista ez zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra, ni eta zu eta beste hura, denok izatea aldi berean unibertsoaren erdigunea? Eta hori egia ez bada? Eta zein da egia? David Foster Wallacek kontatzen dizu…

    more
  3. "Gizonezkoekin", Xabier Montoia

    Euria da, haize zakarra dabil eta gu ere hala gaude barrutik. Xerezade triste dago, lagun bat joan zaiolako. Lagun horri esker jaio zen Xerezaderen Artxiboa, Bilbo Hiria Irratiko ateak eta bere besoak eskuzabal ireki zizkionean. Eta Xerezadek badaki lagun horri gustatuko litzaiokeela guk lanean...

  4. NEMESISEN JAIA, "Saki"

    Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan...

  5. ELFOEN ERREGEA, Philip K. Dick

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Batzuetan, espero ez genituen eginkizunak gure gain hartzea tokatzen zaigu; ezohiko zirkunstantziek ezohiko jokabidea eskatzen omen dute. Baina, zer da ezohikoa? Gaur, Xerezaderen Artxiboan Philip K. Dick eta "Elfoen...

  6. ENPERADORE EROA, Joseba Sarrionandia

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Gaur Xerezade antzinako Txina urrunera joan da Joseba Sarrionandiaren eskutik, "Enperadore eroa"ren istorioa entzutera. Bi indar aurrez aurre: enperadorea eta artista, boterea eta sormena, agintea eta askatasuna. Eta Su…

    more
  7. EGUNERO ERABILTZEKO, Alice Walker

    Amerikako Estatu Batuak, XX. mendeko 70eko hamarkada. Bisita bat: aspaldi kanpora ikastera joandako alaba nagusia bere jaioterrira itzuli da ama eta ahizpa gaztea ikustera. Bi belaunaldi, bi mundu, bi hizkera, eta nola eguneroko gauzek batzuetan eguneroko izateari utzi eta bestelako esangurez...

  8. GORAIPAMENAK: Margaret Atwood, Angel Erro

    Udako egun luze, nagi eta urrekara hauetan Xerezaderen Artxiboan konplimenduak egiteko gogoa sortu zaigu, horrela, hargatik, eta laguntza eskatu diegu gure bi laguni: Margaret Atwood andreari eta Angel Erro jaunari. Margaret Atwoodek “Emakume ergelak” izeneko testua eskuratu digu jentilki: zer...

  9. ZUEK GUZTIOK, ZONBIOK: Robert Heinlein

    Gaur, Xerezaderen Artxiboan zientzia fikzioaren klasiko bat: "Zuek guztiok, zonbiok", Robert Heinlein-ena. Itzulpena: Jasone Larrinaga. Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Tabernari bat eta gizonezko bezero bat hizketa intimoan tabernako txoko batean.…

    more
  10. EULIA, Katherine Mansfield

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Xerezaderen Artxiboan Katherine Mansfielden "Eulia", Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenean eta ahotsean. Bi gizon aurrez aurre bulego batean, eta Heriok ostutako lagun maiteen oroimen eta desoroimena airean. Boterearen...

  11. AKADEMIA BATENTZAKO TXOSTEN BAT, Franz Kafka

    Gaurko ipuineko protagonistak irtenbide bat aurkitu zuen preso zegoen kaiolatik irteteko; bost urte igaro direnean, hitzaldi bat ematen dago jakintsuen aurrean bere lorpena azaltzeko. Askatasuna? Nork aipatu du "askatasuna". Xerezaderen Artxiboan Franz Kafkaren "Akademia batentzako txosten bat"....

  12. OINKADA MISTERIOTSUAK

    Euri, inetazi eta trumonada egun hauetan soinuz betetzen zaigu etxea: haizea uhurika zirrikituetatik, uraren tapa-tapa kristaletan... badirudi gauzek berba egin nahi digutela. Gaurko ipuinean ere garrantzi handia dute soinuek, zehatzago esanda, hotel bateko karraju batean entzuten diren oin hots...

  13. YMAREN AMETSA, Thomas Meehan

    Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere. Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende...

  14. ITZELHANDIEN LO KULUXKA, Pep Bruno/JACK ETA HERIOTZA, Tim Bowley

    Irudigilea: NATALIE PUDALOV Gaur Xerezaderen Artxiboan atal berezi bat daukagu, gure ohituraz bestela haur ipuinak dakartzagu eta. Gure lagun Elaia Larrinagari eta Martin Roqueri eskaintzen dizkiegu, baina entzule helduok ere zuen etxeko edo inguruko txikiekin batera entzun ditzakezue…

    more
  15. APAIZA, HALAXE DEITZEN ZIOTEN, William Burroughs

    Gatazka konpon dezakeen bakarra maitasuna da... Maitasuna? Zer da? Inon den analgesikorik naturalena Maitasuna. Burroughsen egunerokotik (97/07/30) Xerezaderen Artxiboan William S. Burroughsen «Apaiza, halaxe deitzen zioten». Itzultzailea: Danele Sarriugarte Ahotsa: Edu Lartzanguren ATALA…

    more
  16. ORDUBETEAN, Kate Chopin

    Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak....

  17. ABUZTUKO BEROA, William Fryer Harvey

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren "Abuztuko beroa". ...Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien....

  18. POST-IT BIZITZAK, Iolanda Zúñiga

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Bueltan gaude oporren ostean. Bidaian joateko aprobetxatu ohi dira bakantzak, eta guk ere halaxe egin dugu: Iolanda Zuñigaren eskutik, Post-it bizitzak liburuko lau toki deseroso bisitatu ditugu. Izan ere, liburuaren...

  19. "OINEZKOA", Ray Bradbury

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Ray Bradburyren «Oinezkoa». OHARRA: aste honetako atala eskaintza berezi batekin doa: Gipuzkoako Foru Aldundian lan egiten duen geologo zientzia fikzio zaleari, eskerrik anitzekin hain entzule...

  20. WILLIAM TAVENERREN SENTIMENTALTASUNA, Willa Cather

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 Gaur Amerikako Estatu Batuetako estepa aldera jo dugu, Nebraskara zehazki, Willa Cather andreari bisita egiteko. Han, bertako klima bezain latzak diruditen Tavener senar-emazteak ezagutu ditugu: Umeak hazten hasi zirenetik,...

  21. HAZIA, Eider Rodriguez

    ENTZUN ZUZENEAN Atal honetan Xerezadek trena hartu eta Eider Rodríguezengana joan da bisitan, jakin duelako hark belarri fina daukala gauzen arteko krak hori entzuteko, eta are esku finagoa besteoi ere entzuten laguntzeko. «Hazia» ipuina kontatu digu, leihoan erretzen dagoen emakume erditu eta...

  22. KALIFORNIA BERRIA, Lima Barreto

    Normal 0 21 false false false EU X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 ENTZUN ZUZENEAN Gaurkoan Xerezade Brasilera joan da, Afonso Henriques de Lima Barreto jaunaren ahotik Tubiacanga hirian gertatutako jazoera harrigarrien berri entzuteko. Hiri loti eta lasaia zen Tubiacanga… Zein haize zorok...

About this show

Munduko literaturarik onena euskaraz irakurria: ipuinak, poemak, testu ez-fikziozkoak...

Hosted by

Xerezade

Categories

Frequently asked questions

How many episodes does Xerezaderen Artxiboa have?

Xerezaderen Artxiboa has 25 episodes on PodParley. The most recent episode was published on June 13, 2016.

What is Xerezaderen Artxiboa about?

Munduko literaturarik onena euskaraz irakurria: ipuinak, poemak, testu ez-fikziozkoak...

How often does Xerezaderen Artxiboa release new episodes?

Xerezaderen Artxiboa publishes monthly, based on its 25 episodes since May 2014.

Who hosts Xerezaderen Artxiboa?

Xerezaderen Artxiboa is created and hosted by Xerezade.
Link copied