Zer pentsatuko du gutaz? episode artwork

EPISODE · Sep 29, 2025 · 3 MIN

Zer pentsatuko du gutaz?

from New Yorkeko munduak

Zinemalditik itzuli eta biharamunean, Pepe Mujicaren omenezko ekitaldira joan nintzen New Yorken, irailaren 24an. Hamabi urte betetzen ziren Nazio Batuetan eman zuen hitzaldi hura, “Hegoaldekoa naiz…” hasten zena eta mundu osoan itzala izan zuena. Kartelean iragarrita zeuden politikari eta pentsalari aurrerazale ugari: Sanders, Lula, Sanchez, Boric… Jakinmina handia zen, nahiz eta azkenean Sanders eta Lula ez ziren agertu. Hizlariak modu onean aritu ziren, bai, baina inork ez zuen Mujicaren maila. Bitxia zen nola ahoskatzen zuten haren izena bere kideek: gaztelaniaz “Mújica” esaten dena, euskarazko azentuarekin esaten zuten, “Mujica”. Haren arbasoak nongoak ziren argi utzi nahiko balu bezala, ez zitzaion gustatzen bestela esatea. Bideo batean haren hitzak jarri zituzten: “Ezinezkoa lortzea pixka bat gehiago kostatzen da”. Eta oroitarazi zigun: bizitzaren zentzua erortzea eta berriz jaikitzea dela, desberdin pentsatzen duena entzun behar dela, ez gorrotatu. Hitzek oihartzun handia izan zuten. Munduan gerra hotsak baino entzuten ez diren garai hauetan. Polo Gentilek pasadizo eder bat kontatu zuen: behin Latinoamerikako buruzagi gehienak Mujicaren “Chacra”-ra joanak ziren afaltzera. Telebista guztiak ere hantxe. Bat-batean, Pepek erakutsi zien adarrean pausatutako hegazti bat: “Begira zeinen liraina. Guri begira dago. Zer pentsatuko du gutaz?” Sanchez ere saiatu zen haren irudi bat ekartzen. Elkarrizketa batean esan omen zuen: “Ez dakit ezer aldatu dudan, baina entretenitu egin naiz bitartean, hori bai”. Barre egin genuen. Eta irribarre horrekin atera ginen gelatik. Hori zen Mujicak benetan aldatzen zuena: gure aldartea. Eta hortik hasten dira gainerako aldaketa guztiak.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 29, 2025

Embed this episode

NOW PLAYING

Zer pentsatuko du gutaz?

0:00 3:33

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of New Yorkeko munduak?

This episode is 3 minutes long.

When was this New Yorkeko munduak episode published?

This episode was published on September 29, 2025.

Can I download this New Yorkeko munduak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!