EPISODE · Apr 23, 2026
2.500 pertsona batzea itxaroten dabe
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Apirilaren 23a, Gorka Deuna, egun berezia da eskautentzat. Aurten, ganera, bereziagoa. Izan be, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak 60 urte betetzen dauz. Iñigo Urretxaga Euskalerriko Eskautak Bizkaiko fede arduradunak azaldu dauanez, Gorka Deuna eskaut mugimenduaren patroia da. Baden Powell mugimenduaren sortzaileak Gorka Deuna aukeratu eban patroi lez, zailtasunei aurre egiteko eukan gaitasunagaitik hartu eban eredu lez. "Eskautok be horrela jokatu behar dogu, gure bizitzan agertzen diran erronkei aurre eginez". Urtero lez, Gorka Deuna eguna eskaut taldeentzako topagune bihurtzen da. Domekan ospatuko dabe Bilboko Casilda Iturrizar parkean. Urretxagak aurreratu deuskunez, domekako jardunaldian, besteak beste, harrera ekitaldia, eukaristia, bazkaria edota erromeria izango dira. Aurtengo leloa 'Izana ospatu, izatea bilatu' da. "Iragana gogoratzeko eta egindako bidea eskertzeko balio dau, baina baita etorkizunari begira jarri eta gure mugimendua zelakoa izan gura dogun pentsatzeko be", gaineratu dau fede arduradunak. Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren 60. urteurrena ospatzeko, gaur arratsaldean egingo da lehenengo ekitaldia. Bilboko La Perrera espazioan Euskalerriko Eskautak Bizkaia mugimenduko lehengo eta oraingo begirale eta arduradunak batuko dira. Zapatuan, barriz, gazteek gaur egungo gatazka eta gerren inguruko hausnarketea egingo dabe. Gaur egun Bizkaian 30 bat eskaut talde dagoz, eta danetara 2.500 pertsona inguruk osotuten dabe mogimendua, hezitzaile, ume, gazte eta familien artean.
What this episode covers

NOW PLAYING
2.500 pertsona batzea itxaroten dabe
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Jun 26, 2026 ·29m
Jun 21, 2026 ·24m
Jun 12, 2026 ·24m
Jun 7, 2026 ·13m