'269 in memoriam' omenaldia egingo dabe zapatuan Zallo hilerrian episode artwork

EPISODE · May 26, 2026

'269 in memoriam' omenaldia egingo dabe zapatuan Zallo hilerrian

from Goizeko Izarretan · host Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Gernikako gerra-presoen ospitale militarraren 86. urteurrenaren harira, ekitaldi desbardinak antolatu ditu Pipergorri Kultur Alkarteak aste honetarako. Hori dala eta, Amagoia Lopez de Larruzea Pipergorri Kultur Alkarteko kide eta proiektuaren koordinatzaileagaz egin dogu berba. Lopez de Larruzeak Gernikako gerra-presoen ospitalearen ganean egin deusku berba: "Ospitalea 1938an zabaldu eta 1940an itxi eben. Urte bi horreetan 269 lagun hil ziran bertan, gehienak turbekulosia dala eta". Esan dogunez, ekitaldi ezbardinak antolatu dabez urteurrena gogoratzeko. Hasteko, Joseba Eceolazak Las voces de la República liburua aurkeztuko dau eguaztenean Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Idazlan honetan, Eceolazak azaltzen dau ahanzturaren mitoaren aldean, ahots honeek erakusten deuskuela familia asko ez zirala isildu halan erabagi ebelako, baizik eta beste modurik ez ebelako euki aurrera egiteko. Bestalde, Carlos Iglesiasen La bala pelikula proiektauko dabe barikuan, arratsaldeko 20:00etan, Lizeo Antzokian. Benetako jazoeretan oinarritutako pieza honetan memoria historikoa eta familia barruko sekretuak buztartzen dira. Beharbada, prestautako egitarauaren hitzordurik garrantzitsuena zapatukoa izango da. 269 in memoriam ekitaldia egingo dabe, 11:30etatik aurrera, Zallo hilerrian. Azken presoa, Benito Fernandez Gonzalez asturiarra, bagilaren 3an hil zan. Egun horren bueltan, gerra-presoen ospitale militarrean hildako 269 lagunei egingo jake omenaldia. Ganera, familia batzuk omenaldira joango dira eta parte-hartze berezia eukiko dabe ekitaldiaren barruan.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 26, 2026

Embed this episode

Ready to play

'269 in memoriam' omenaldia egingo dabe zapatuan Zallo hilerrian

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Goizeko Izarretan episode published?

This episode was published on May 26, 2026.

Can I download this Goizeko Izarretan episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!