EPISODE · Jun 17, 2026
Aholkularitza pertsonalizadua eskainiko da
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak onura ugari dakarz osasun fisiko eta mentalean, eta eraginkorra da hainbat gaixotasunen prebentzinoan nahiz tratamenduan. Oinarri horretatik abiatuta, Biztu Bermeo zerbitzuak herritarrei laguntza pertsonalizadua eskeiniko deutse, jarduera fisikoa euren eguneroko bizitzan txertatu eta ohitura osasungarriak sendotzeko. Zerbitzuaren bitartez, orientatzaile espezializadu batek erabiltzaile bakotxaren egoera, beharrak, aukerak eta lehentasunak aztertuko dauz, eta horreen arabera jarduera fisikoko programa pertsonalizadua diseinauko dau. Erabiltzaileagaz adostutako helburuan jarraipena egingo da, jarduera fisikoa modu egonkor eta iraunkorean mantentzea errazteko. Biztu Bermeo zerbitzuaren ardurea Iñigo Iriondo bermeotarrak izango dau. Berak azaldu deuskunez, Udalak gabezi bat ikusi eban eta herritarren aktibotasuna bultzatu gura dau zerbitzu honen bitartez. Iriondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua da, eta Bermeon jarduera fisikoa eta kirola egiteko dagozan baliabideen eta aukeren ezagutza zabala dauka. Biztu Bermeo herritar guztientzako doako zerbitzua da, eta aldez aurretik hitzordua eskatuta erabili ahal izango da, 684 811 788 telefono zenbakira deituta edo [email protected] helbide elektronikora idatzita. Zerbitzua eguaztenetan eskainiko da: 09:00etatik 13:00etara Kultura etxean, 16:00etatik 18:00etara anbulategian, eta 18:00etatik 20:00etara Kultura etxean.
What this episode covers

NOW PLAYING
Aholkularitza pertsonalizadua eskainiko da
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Jun 26, 2026 ·29m
Jun 21, 2026 ·24m
Jun 17, 2026 ·12m