Asteon hitzordu garrantzitsua dabe Durangon, 'Aurrera Diharduen Herria' goiburupean episode artwork

EPISODE · May 19, 2026

Asteon hitzordu garrantzitsua dabe Durangon, 'Aurrera Diharduen Herria' goiburupean

from Goizeko Izarretan · host Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Politika gaiak eta gaurkotasuna aztertu doguz gaur, Iñigo Ansola Euzko Alderdi Jeltzaleko Bizkai Buru Batzarreko presidenteagaz. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak hausnarketea eskatu dau Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketako egoitzea izateaz, aurretik Donostiako alkateak egin eban legez. Ansolak dagozan zalantzetan sakondu dau: "Azterketa sakona egiten gabilz datu guztiekaz mahai gainean. Baldintza ekonomikoak oso exijenteak dira, baina gehiago dagoz: garraioa, FIFAk eskatzen dituan espazioak, beste ospakizunak ekidin behar izatea...". Sozialistek eta popularrek ez dabe arazorik ikusten eta kritika zorrotzak bota dabez. Bitartean, Euzko Alderdi Jeltzaleak hitzordu garrantzitsua dauka Durangon asteon, Aurrera Diharduen Herria goiburupean, datorren urteko hauteskundeetarako bidea hasteko. Dagoeneko hauteskunde makineria martxan dago: "2027ko maiatzaren 23an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Euzko Alderdi Jeltzalea alderdi munizipalista izan da betidanik, behetik gora eratu dana". Horren harira, alkate izateko hautagai batzuen izenak ezagutu doguz dagoeneko, baina asko falta dira oindino, Bilbokoa tartean: "Hausnarketa hori oindino egiteke dago. Bere momentuan jakingo da jakin behar dana". Kontuak kontu, Ansola ez da kezkatuta agertu inkestek EH Bilduri emoten deutsien gorakadeagaitik. Bestalde, emoten dau Aitor Esteban eta Eneko Anduezaren artean ez dagoala sintonia onegirik. Ansolak gertatutakoari garrantzia kendu deutso eta normaltasunaren barruan kokatu ditu egondako tirabirak: "Gobernukideak gara toki askotan. Erabagi garrantzitsuak hartzen doguz egunero eta desadostasunak sortzen dira. Dana dala, harremana oso ona da". Amaitzeko, Enplegu Publikoaren Legeari jagokonez, euskera eskakizunen gaian Euzko Alderdi Jeltzaleak daukan jarrerea azaldu deusku Bizkai Buru Batzarreko presidenteak: "Guretzat euskera zutabe garrantzitsua da. Administrazino publikoan euskeraz atendiduak izateko eskubidea daukagu, baina lan eskaintza publikoek berme bat eukitea be gura dogu. Euskerea ezin da atxakia izan lan eskaintza publiko horreek eteteko".

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 19, 2026

Embed this episode

Ready to play

Asteon hitzordu garrantzitsua dabe Durangon, 'Aurrera Diharduen Herria' goiburupean

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Goizeko Izarretan episode published?

This episode was published on May 19, 2026.

Can I download this Goizeko Izarretan episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!