EPISODE · Apr 24, 2026
Aurtengo egitarauan Palestinako herriari begirako mezua be nabarmenduko da
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Gernika-Lumok memoria bizirik eukiko dau domeka honetan, apirilaren 26an, herria bonbardeau ebenetik 89 urte beteko diranean. Egia, aitortza, memoria eta justizia aldarrikatuko dira egun osoan zehar, eta Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kide Ibon Meñikak gogoratu dau Gernikaren sinboloak gaur egun be balio behar dauela gerra, genozidio eta sarraskien aurrean ahotsa altxatzeko. Aurtengo egitarauan Palestinako herriari begirako mezua be nabarmenduko da, plataformatik azpimarratu dabenez, 'Gernika gehiagorik ez' esateko. Meñikak nabarmendu dau memoria ez dala iraganari begiratzea bakarrik, gaur egungo injustizien aurrean erantzukizunez jokatzea be badala. Domekan Gernika Memoriaren Lekuko plataformak antolatutako hainbat ekimen izango dira: bonbardaketako sirenak aktibatuko dira, Astrako bunkerrean oroimen ekitaldia egingo da, eta gauean 'Gernika Garretan' herri antzerkia taularatuko da. Ondoren, bonbardaketa amaitu zan ordu berean, kandelen manifestazinoa egingo da herriko kaleetan zehar.
What this episode covers

NOW PLAYING
Aurtengo egitarauan Palestinako herriari begirako mezua be nabarmenduko da
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Jul 5, 2026 ·14m
Jul 5, 2026 ·15m
Jul 5, 2026 ·21m
Jul 3, 2026 ·33m