Desazkunderako prozesuan komunidadearen garrantzia nabarmendu deusku autoreak episode artwork

EPISODE · May 20, 2026

Desazkunderako prozesuan komunidadearen garrantzia nabarmendu deusku autoreak

from Goizeko Izarretan · host Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Udako oporraldia helduko da laster. Geu kanpora goazen moduan, geurera be jente asko etorten da, gero eta gehiago, eta turistifikazinoak arazoak sortzen ditu edo sortu leikez. Honen aurrean turismo desazkunderako proposamena egiten deusku Asier Basurtok Argia agerkariagaz kaleratutako Turismoa. Desazkunderako bidaia liburuan. Hain zuzen be, aitatutako kezkatik abiatu zan Basurto lanari ekin eutsonean: "Azken urteetan asko nabarmendu dan kezka da. Holako liburu bat falta zan euskeraz, oinarri batzuk azaltzeko eta egoan hutsunea betetzeko". Dinogunez, orain gagoz turismoaren eraginak igarten, baina hazkundea lehendik etorri da. Izan be, hazkunde hori nahi izan da, geure inguruak turismorako egokitu doguzalako, diru iturri izateko: "Industria turistikoak sekulako eragina euki dau erakunde publikoetan. Politika publiko asko egin dira industria turistikoaren mesedetan, herritarren gehiengoarentzat mesedegarriak ziran ikusi barik". Horren harira, desazkunderako prozesuan komunidadearen garrantzia nabarmendu deusku Basurtok: "Bakotxak egiten dauanaren ondorioak danok pairatzen doguz. Ganera, ondorio batzuk oso larriak dira. Turismoak komunidade-loturak desegiten ditu".

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 20, 2026

Embed this episode

Ready to play

Desazkunderako prozesuan komunidadearen garrantzia nabarmendu deusku autoreak

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Goizeko Izarretan episode published?

This episode was published on May 20, 2026.

Can I download this Goizeko Izarretan episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!