Flotillako kide batzuk anbulategira joan ziran agenteen kolpeak jaso ostean episode artwork

EPISODE · May 25, 2026

Flotillako kide batzuk anbulategira joan ziran agenteen kolpeak jaso ostean

from Goizeko Izarretan · host Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Global Sumud Euskal Herriak antolatuta, manifestazinoa egin zan atzo Bilbon, harainegun Loiun Ertzaintzak flotillako kideekaz izandako jarrerea salatzeko. Ertzaintza eta Eusko Jaurlaritza sionismoaren konplize! Sionismoa suntsitu. Palestina askatu! lelopean egin eben alkarretaratzea. Horren harira, Global Sumud Euskal Herriko kidea dan eta zapatuan Loiun egon zan Nere Etxebarria euki dogu Bizkaia Irratiko mikrofonoetan. Etxebarriak bere ikuspuntua plazaratu deusku: "Beste aldietan lez, Loiura joan ginan ongietorria egitera. 11:00etan ziran heltzeko, baina hegaldia luzatu zan. 13:30ean bueltau ginanean, ertzainez beteta egoan aireportua". Beraz, aurretik be harrerak egin dirala dinoe, eta ez dala inoiz ez arazorik ez ertzainerik egon: "Ez dakit nork emon eban Ertzaintza aireportura joateko agindua". Bitartean, Bingen Zupiria segurtasun sailburuak adierazpenak egin ebazan atzo: bere gain hartu eban ardurea, ertzainen jokabidea zuzentarauen barruan sartzen ete dan ikertuko dabela esan, eta portaera ez egoki batzuk be ikertu behar dirala. Etxebarriaren bertsinoaren arabera, hori ez da egia: "Ez egoan akordiorik, ez gendualako baimenik eskatu. Imajinatzen dot sailburuak esan dauanaren frogaren bat eukiko dauala". Bestalde, atxilotutako edo kolpekatutako kideak zelan dagozan esan deusku: "Txarto dagoz. Batek handituta eta baltz eukan begia, beste batek borraren markak ditu... Deustuko Anbulategira joan ziran, baina ez dagoz ospitalean". Esan dogun moduan, atzo manifestazinoa egin eben Loiuko istiluak salatzeko. Dana dala, hemendik aurrera euren burrukan zentrauko dira: "Geure helburua ez da Eusko Jaurlaritzaren edo Ertzaintzaren kontra egitea, baizik eta Palestinaren egoerea salatzea eta Eusko Jaurlaritzak edo euskal enpresek Israelegaz dabezan harremanak salatzea".

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published May 25, 2026

Embed this episode

Ready to play

Flotillako kide batzuk anbulategira joan ziran agenteen kolpeak jaso ostean

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Goizeko Izarretan episode published?

This episode was published on May 25, 2026.

Can I download this Goizeko Izarretan episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!