Gastronomia, kultura eta itsas ondarea izango dira ardatz domekara arte episode artwork

EPISODE · May 22, 2026

Gastronomia, kultura eta itsas ondarea izango dira ardatz domekara arte

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bermeok ofizialki inaugurau dau eguerdian XXXII. Arrain Azoka, herriko agenda sozial, ekonomiko eta kulturaleko hitzordu esanguratsuenetako bat. Lamerako karpan egin dan ekitaldian herriko agintariak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, inguruko herrietako alkate batzuk, enpresa eta erakundeetako ordezkariak eta herritarrak batu dira. Itsasoa zaindu, bizia dastatu lelopean, aurtengo edizinoak itsasoaren zaintza, jasangarritasuna eta belaunaldien arteko transmisinoa jarri dauz erdigunean. Inaugurazino ekitaldian nabarmendu danez, Arrain Azoka ez da gastronomia edo jai giro hutsera mugatzen dan hitzordua. Bermeoren memoria kolektiboa, itsas kulturarekiko lotura eta arrantzaleen ekarpena aitortzeko espazioa be bada. Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak Bizkaia Irratian nabarmendu dauanez, azokeak berezitasun handi bat dauka: arrantzaren eta itsasoaren inguruko kate guztiak batzen dauzala. "Bermeoko Arrain Azoka, bai Euskadin bai hemendik kanpo, erreferente bihurtzen dabil", azpimarratu dau Soroak. Nadia Nemeh Shomaly alkateak, bere aldetik, adierazi dau, azken urteetan gastronomiaren arloak gero eta pisu handiagoa hartu dauala azokaren barruan, eta aurten beste arlo bat indartu gura izan dabela, jasangarritasuna. Inaugurazino ekitaldiaren barruan banatu da aurtengo XXIX. Hegaluze Saria be. Aitortza Bermeoko Nautika Eskolak jaso dau, eskolaren 50. urteurrenaren harira. Sariaren bitartez, Arrain Azokak aitortza publikoa egin gura izan deutso arrantza munduan prestakuntzak daukan funtsezko garrantziari, eta batez be, Bermeoko Nautika Eskolak azken bost hamarkadetan egindako ekarpen esanguratsuari. XXXII. Arrain Azokak domekara arte jarraituko dau, eta astegoien osoan zehar askotariko jarduerak hartuko dauz herriak. Aurten 20 erakustoki dagoz azokan, eta bertan kontserbak, arrain produktuak eta tokiko bestelako proposamenak dastatu zein erosteko aukerea izango dabe herritarrek zein bisitariek. Horrez gain, lehenengoz, tokiko artisauen gunea be izango da Pop-Up Kresaltsua izeneko espazio barrian. Egitarauaren barruan, urtero harrera ona izaten daben jarduerak be izango dira: Nautika Eskolako nabigazino-simulagailura bisitak, Hegaluze itsasontzian urteerak edota Arrantzaleen Museora doako sarrera. Herriko kultur eta kirol taldeek be protagonismo berezia izango dabe asteburuan zehar. Fanfarreak, txistulariak, trikitilariak, dantza taldeak, erraldoiak, gaiteroak eta danborrada kalez kale ibiliko dira, azokako giroa indartuz. Aurtengo edizinoak itsasoaren zaintzagaz lotutako ekimen ugari be hartuko dauz. Eusko Jaurlaritzaren Aztertu programearen bidez, tailerrak eta familia-jarduerak egingo dira. Ganera, Nestor Basterretxea aretoan, Itsasoaren sekretuak erakusketa dago ikusgai egunotan. Bermeo Tuna World Capitalek eta Urdaibaiko Esentziek antolatutako dastaketek be protagonismo berezia izango dabe. Alkartasunak be bere lekua izango dau beste urte batez Arrain Azokan. Lamerako Solidaritza Gunean marmitakoa eta hegaluze errea dastatzeko erea egongo da, eta bildutako dirua gaixotasun arraroak daukiezan Bermeoko umeen tratamenduetara bideratuko da.

NOW PLAYING

Gastronomia, kultura eta itsas ondarea izango dira ardatz domekara arte

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

The Goal Digger Podcast | Top Business and Marketing Podcast for Creatives, Entrepreneurs, and Women in Business Jenna Kutcher You didn’t start your business to be a full-time content creator. You started it to help people, earn consistent income, and finally have the freedom you dreamed of.The Goal Digger Podcast is your go-to show for clear marketing strategies, proven systems, and honest conversations that help you grow your business in a way that feels good and actually works. Hosted by Jenna Kutcher, New York Times bestselling author of How Are You, Really? and the self-made entrepreneur behind a seven-figure brand, this podcast is where you come to stop winging it and start making real progress.If you have ever asked yourself how do I grow my business online without burning out, what do I even post on social media that truly connects with people, can Pinterest or podcasting really grow my audience while I sleep, how do I build an email list from scratch without the tech headaches, is it actually possible to make money with a small audience, what should I offer and how do I lau The Prehab Podcast Prehab The Prehab Podcast is for anyone looking to take their health, performance, and patient care to the next level. Whether you're a clinician, fitness professional, or simply passionate about movement and injury prevention, this podcast keeps you at the forefront of physical therapy, health tech, and performance optimization.Hosted by Dr. Michael Lau, Dr. Arash Maghsoodi, and Dr. Craig Lindell—founders of Prehab and Doctors of Physical Therapy—each episode delivers practical strategies and expert insights to help you improve patient outcomes, stay ahead of industry trends, and grow your career or business.We cover everything from advanced treatment approaches and innovations in health technology to navigating the business of rehab, optimizing patient communication, and career development. From deep dives with industry leaders to real-world strategies you can use right away, this podcast brings you conversations that empower you to take control of your health and of others. The Sherman Show DoubleLine Jeffrey Sherman, Doubleline’s Deputy CIO, hosts a podcast with portfolio manager Sam Lau Secrets From a Coach - Debbie Green & Laura Thomson's Podcast Laura Thomson-Staveley & Debbie Green Ideal for your commute, lunch break or even a well-deserved moment of self-care and development, our 25 minute episodes focus on positive actions to help you thrive and maximise your potential in the ever-evolving workplace, and in life. Join Debs and Lau, your positive cheerleaders bursting with energy and insight to maximise your confidence and success in the changing workplace. Each episode aims to leave you feeling motivated, supported and armed with the tools and practical skills you need to maximise success as we experience the biggest shift in how we work in our lifetimes. We lift the lid on the real foundations for success in this new world of work. Our weekly episodes remain current and up-to-date and we frequently welcome high-profile guests to keep things fresh and diverse and to tackle topics like leadership, mindset, success, confidence, motivation, team engagement, mental health, self-care, time management, career development, life-work balance and th

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

Episode duration information is not available.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on May 22, 2026.

What is this episode about?

Bermeok ofizialki inaugurau dau eguerdian XXXII. Arrain Azoka, herriko agenda sozial, ekonomiko eta kulturaleko hitzordu esanguratsuenetako bat. Lamerako karpan egin dan ekitaldian herriko agintariak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko...

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes, you can download this episode by clicking the download button on the episode player, or subscribe to the podcast in your preferred podcast app for automatic downloads.
URL copied to clipboard!