EPISODE · May 26, 2026
Hiru gune izango dira: ikastola, Europa parkea eta Txurdinagako kiroldegia
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Bizkaiko Ikastolen aldeko jaiaren eguna gero eta hurrago dago. Ibilaldiaren 48. edizinoa domekan ospatuko da Bilbon, Txurdinaga auzoan, Kirikiño Ikastolak antolatuta. Amaia Galindez ikastolako zuzendariak esan dauanez, ilusinoa da nagusi azken egunotan, nahiz eta urduritasun puntu bat be badaukien antolatzaileek. Kirikiño ikastolak orain 38 urte antolatu eban Ibilaldia (1988. urtekoa be Txurdinagan ospatu zan; orduan, baina, Bilboko beste ikastola batzukaz batera antolatu eban) eta aurreko esperientzia horrek lagundu deutsela onartu dau Galindezek. Halanda be, azpimarratu dau gaur egungo erronkea handia dala, eta ikastola osoaren zein beste ikastola batzuetako boluntarioen laguntzea ezinbestekoa dala. Hiri kiribili bil lelopean, aurtengo Ibilaldiak hiru gune izango dauz: ikastola bera, Europa parkea eta Txurdinagako kiroldegi ingurua. Edade eta gustu guztietarako jarduerak izango dira: kontzertuak, dantza erakustaldiak, umeentzako ekintzak... Aurten, lehenengoz, Euskara mila koloretan izeneko aire-zabaleko pintura-lehiaketa egingo da. Umeek, gazteek eta helduek euren sormena agerian jarri ahal izango dabe Ibilaldiaren barruan. Eta igazko moduan, aurten be Ibilaldia bezperan hasiko da. Kirikiño ikastolan bertan, besteak beste, erromeria, pailazoak, kontzertuak eta umeentzako tailerrak izango dira zapatuan.
What this episode covers

NOW PLAYING
Hiru gune izango dira: ikastola, Europa parkea eta Txurdinagako kiroldegia
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Jun 26, 2026 ·29m
Jun 21, 2026 ·24m
Jun 12, 2026 ·24m
Jun 7, 2026 ·13m