EPISODE · Apr 1, 2026
Maiatzean tailerra egingo da Bilboko Itsasmuseumean
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Intxorta 1937 kultur alkarteak urteak daroaz gerrako umeen ganeko ikerketak egiten. Debagoienean hasi ziran 2019. urtean, Gipuzkoara hedatu zan euren lana lehenengo eta 2023. urtetik Hego Euskal Herri osoan dabilz lanean. Alkarlanean, auzolanean egiten dabez ikerketak. Eusko Jaurlaritzak emondako datuen arabera, 150. 115 euskaldun erbesteratu ziran; gehienak zibilak izan ziran eta euretatik 35.000, umeak. Auzolanean Normalean, herri bakotxean dagozan memoria taldeakaz egiten dabe bat eta udalagaz. Dei egiten deutse herritarrei daukien informazinoa emon dagien. Bilbon, esate baterako, 226 umeren kasuak topau ebezan Udalaren artxiboan. Honeetatik 66, bizirik dagoz. Arrigorriagan be badabilz lanean Malmasineko Lagunak alkarteagaz batera. 16 urte baino gitxiagoko 123 umeren zerrendea osotu dabe. Maiatzaren 9an tailerra antolatu dabe Bilboko Itsasmuseumean. Intxorta 1937 kultur alkartetik Juan Ramon Garaik azaldu deusku, tailer honeetara, bizirik dagozan orduko umeek eta euren ondorengoek hartu leikiela parte. Datorren urteko maiatzean, barriz, orain arteko erakusketarik handiena egin gura dabe. Bilboko Itsasmuseumean egingo da hau be. Informazinorik izan ezkero, [email protected] helbidera bialdu daiteke edo 678 242 031 telefono zenbakira deitu.
What this episode covers

NOW PLAYING
Maiatzean tailerra egingo da Bilboko Itsasmuseumean
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Jun 26, 2026 ·29m
Jun 21, 2026 ·24m
Jun 12, 2026 ·24m
Jun 7, 2026 ·13m