EPISODE · May 5, 2026
Zaporeak Eguna ospatzeko gonbidapena luzatu dabe antolatzaileek
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Maiatzaren 9an hitzordua izango da Getxon, TikiToki Zentroan. Zaporeak Eguna ospatuko da, egun osoko egitarau zabalagaz. Musika, bertsoak, herri bazkaria eta kalejirea izango dira protagonista, giro parte-hartzailea eta festiboa sortuz. Paul Benito del Vallek Bizkaia Irratian azaldu dauanez, jardunaldiak gastronomia eta alkartasuna buztartzea dauka helburu, herritarrak alkartzeko topagune bihurtuz. Ekitaldiak, ganera, dirua biltzeko balioko dau, Zaporeak alkarteak egiten dauan lan humanitarioari eusten segiduteko. Greziako Lesbos uharteko errefuxiatuei laguntzea emoten deutsen gobernuz kanpoko erakundea da Zaporeak. 2014tik Grezian dagozan errefuxiatu-esparruetan janaria prestatzen dau, harrapauta dagozan pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuagaz. Hainbat boluntarioren lankidetzeagaz, otordua prestatzen deutse egunero. Gaur egun 2.000 otordu prestatzen dabez egunean Kara Tepe kanpalekuko asilo-eskatzaileentzat. Benito del Valle boluntarioa zezeilean egon zan bertan. Bere esanetan, kanpalekuetara joatean benetako errealidadea aurrez aurre ikusten da. Alde batetik, egoera gatxean dagozan pertsonen aurpegiak; bestetik, umeen alaitasuna, zailtasunen ganetik irribarrez jarraitzen dabenak. Bertako egunerokoa gogorra izan arren, Zaporeak kudeatzen dauan sukaldean sortzen dan giroak indar berezia dauka. Boluntarioek eta errefuxiatuek alkarregaz lan egiten dabe, askotan hizkuntza desbardinak izan arren, janariaren bidez ulertuz.
What this episode covers

NOW PLAYING
Zaporeak Eguna ospatzeko gonbidapena luzatu dabe antolatzaileek
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
Jul 5, 2026 ·14m
Jul 5, 2026 ·15m
Jul 5, 2026 ·21m
Jul 3, 2026 ·33m